2019(e)ko martxoaren 26(a), asteartea

SARRERA

Gure eskolan, komunikazioa ardatz nagusia da. Horregatik komunikazioa sustatzeko 
hainbat bide proposatu nahi ditugu. Eskolaren eta familien arteko komunikazioa, 
elkarren arteko errespetuan eta konfiantzan oinarritu beharko da. 
Irakasleak honakoak hartu beharko du kontuan komunikazioa hobetzeko: 
  • Ikasturtean zehar egingo den lanaz informatu.
  • Familiei buruzko informazioa jaso.
  • Familiaren hezkuntza eginkizunean konfiantza izan eta adierazi.
  • Segurtasunez eta errespetuz orientatu.
  • Aniztasuna errespetatu


Gainera, familiak ere badu komunikazioa errazteko modurik:
  • Interesa piztu, entzun eta alternatibak eskaini.
  • Hezitzaileen informazio akademikoa ezagutu.
  • Konfiantza izan eta adierazi.
  • Iradokizunak egin, seme-alaben egoerak bideratzen laguntzeko
  • Aniztasuna errespetatu.

Laburbilduz, jarrera positiboak sustatu beharko dira, konfiantzazko ingurunea lortzeko, 
elkarren arteko komunikazioa izateko eta egoera zailei aurrera egiteko.

Hau guztia aurrera eramateko, blog hau sortu dugu non informazio orokorra partekatu 
ahal izango dugun.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

BERRIAK

Hemen eskolako gai interesgarriei buruzko artikuluak argitaratuko ditugu, zuek horiei buruzko informazioa eskuragarri izateko.