2019(e)ko martxoaren 26(a), asteartea

BERRIAK

Hemen eskolako gai interesgarriei buruzko artikuluak argitaratuko ditugu, zuek horiei buruzko informazioa eskuragarri izateko.

BILERAK

Atal honetan, eskolan izango diren bilera guztien informazioa edukiko duzue. Bilera horien informazioa kurtsoan zehar joango gara argitaratzen.

- 1. BILERA: irailaren 23an
  • Gaiak:
    • Egutegia
    • Irakasgaien aurkezpena
    • Eskolaren metodologia
    • Irteerak

EGUN BEREZIAK

Atal honetan, kurtsoan zehar egongo diren ekitaldi berezien informazioa argitaratuko dugu. Euskararen eguna, Olentzero, Aste Kulturala, Inauteriak...

ESKOLAREN INFORMAZIOA

Gure eskola Google herri ikastetxe publikoa da, Barakaldon kokatuta dago 
eta ikas komunitatea da. Google Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 
ikasketak eskaintzen ditu, guztiak D ereduan oinarrituta. Gainera, umeak 
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailara arte ez dute gaztelaniazko klaserik 
jasotzen, guztia euskaraz ikasten baitute, ingelesa salbuetsiz. 
Hirugarren mailatik aurrera, gaztelera ikasgai bat bihurtu egiten da, 
astero lau ordu hartzen dituena.
Gure ikastaldeari dagokionez, 3.maila egokitu zaigu. Gure ikastaldean 24 ikasle daude, 
12 neska eta 12 mutil. Klase honetan etorkin bat dago lehenengo mailan etorri zena, 
eta maila hori errepikatu behar izan zuen. Klase honetan lau dira hezkuntza berekiko ikasleak, 
horietako hiruk daukate sarrera egokitzea (Adaptación de acceso) eta batek arlo egokitzapena 
(Adaptación de area).

SARRERA

Gure eskolan, komunikazioa ardatz nagusia da. Horregatik komunikazioa sustatzeko 
hainbat bide proposatu nahi ditugu. Eskolaren eta familien arteko komunikazioa, 
elkarren arteko errespetuan eta konfiantzan oinarritu beharko da. 
Irakasleak honakoak hartu beharko du kontuan komunikazioa hobetzeko: 
  • Ikasturtean zehar egingo den lanaz informatu.
  • Familiei buruzko informazioa jaso.
  • Familiaren hezkuntza eginkizunean konfiantza izan eta adierazi.
  • Segurtasunez eta errespetuz orientatu.
  • Aniztasuna errespetatu


Gainera, familiak ere badu komunikazioa errazteko modurik:
  • Interesa piztu, entzun eta alternatibak eskaini.
  • Hezitzaileen informazio akademikoa ezagutu.
  • Konfiantza izan eta adierazi.
  • Iradokizunak egin, seme-alaben egoerak bideratzen laguntzeko
  • Aniztasuna errespetatu.

Laburbilduz, jarrera positiboak sustatu beharko dira, konfiantzazko ingurunea lortzeko, 
elkarren arteko komunikazioa izateko eta egoera zailei aurrera egiteko.

Hau guztia aurrera eramateko, blog hau sortu dugu non informazio orokorra partekatu 
ahal izango dugun.

BERRIAK

Hemen eskolako gai interesgarriei buruzko artikuluak argitaratuko ditugu, zuek horiei buruzko informazioa eskuragarri izateko.